viernes, 12 de diciembre de 2008

MUSEOA

Aurreko asteazkenean, abenduak 10ean, Arte Eder Museora joan ginen autobusez. Han, margolari euskaldun batzuen koadroak ikusteko aukera izan genuen.
Zenbat ikasi genuen!!!!!!!!!!
Bi taldetan banatuta geunden; 1.taldekoek koadroak ikusten zituzten bitartean 2. taldekoak ipuin kontalari batekin egon ziren, Nestor Basterretxearen egurrezko eskulturak eta mitologiazko ipuinak entzuten.

viernes, 5 de diciembre de 2008

GURI EURIA....BOST!!!

Asteazkenean, hilaren 3an, autobusa hartu eta...nora?, ba...hara!
"Aventura Park"- era joan ginen. beno, hobeto esanda, "Tximi Park"- era izena aldatu zioten eta.
Baina guri izena ere...bost!!! oso ondo pasatu baitgenuen.
Bakar bakarrik egon ginen eta leku osoa aprobetxatzeko aukera izan genuen. Andereñoekin batera tramankulo guztietatik primeran ibili ginen. Gure txikienak, 3 urtekoak, bai ausartu ere, txirrista altuenetatik...
Eta, bukaeran, 1.hiruhilabete honi agurra emateko, kadeneta luze bat osatuz, abestu eta dantza egin genuen.
Hurrengo urtera arte "Tximi Park" eta orain oso ondo pasa Gabonetan!

viernes, 28 de noviembre de 2008

KONTZERTUA

Aurreko asteazkenean, azaroak 26an, 5 urteko ikasleak Barakaldo Antzokira joan ginen, kontzertu didaktiko batera.
"Peru eta Otsoa" izeneko obra entzun genuen eta instrumentuen soinuen bidez, neska batek kontatu zigun ipuina.
Oso dibertigarria izan zen eta, gainera, autobusez joan ginen.

martes, 4 de noviembre de 2008

HAU SORPRESA HAU!

Aurreko ostegunean, hilaren 30ean, gure eskolako maskota "Balki"bisitan etorri zitzaigun. Badakizu nondik etorri zen?
Ba...Nondik eta Txinatik.
Eta zure buruari galdetuko diozu zertan ibili ote zen herrialde horretatik?

Bai, bai, asmatu duzu! Olimpiadetan parte hartzen.Gainera urrezko domina irabazi zuen.
Hango ohiturei buruz hitz e
gin zigun. Oso ondo pasatu genuen eta jateko oparitxo bana eman zigun.
Hurrengo arte Balki!

viernes, 31 de octubre de 2008

Halloween

Asteazkenean andereño batek izugarrizko kalabaza ekarri zigun. Haur hezkuntzako umeek kalabazaren mamia aztertu zuten, batzuek naska nabaritu zuten, baina azkenik haziak (pipak) atera zituzten. Beste batzuek kalabazari ahoa, sudurra eta begiak egin zizkioten. Badaukagu prestatuta HALLOWEN ospatzeko.

El miércoles una andreño trajo una gran calabaza. Los alumnos de infantil la prepararon para celebrar HALLOWEEN. Entre todos la vaciaron (algunos descubrieron la sensación de "repelus"), tocaron las semillas, hicieron los ojos, boca y la nariz. Ésto fue el resultado:

miércoles, 1 de octubre de 2008

Lorategi botanikoa

Irailaren 26an 5 urtekoak Lorategi botanikora joan ziren. Loreak bezain liluratuta itzuli ziren.

Hango monitoreek irakatsi zieten zuhaitzak, zuhaixkak eta landareak bereizten. Udazkenean gaudenez hostoak jausten direla ere azaldu zieten eta lurretik, batzuk ikusi zituzten. Zuhaitzaren atalak ikasten hasi ziren eta fruitu batzuk ikusi zituzten. Landareak ikusteaz gain, animaliak, hau zen, arrainak, karramarroa eta igelak ikusi zituzten. Oso irteera dibertigarria eta komenigarria iruditu zitzaien.